XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AitzinsolasaEKBk Euskal Herrian zehar burutu duen euskararen erabilpenaren kale neurketaren azterketa historikotzat jotzea ez da inongo gehiegikeria.
1989ko neurketak hainbat emaitza eta ikerketa-ardatz eskaini bazizkigun ere, era honetako azterketek behar izaten dute bigarren balidazio praktikoa, ateratako ondorioen balioa berresteko.
Berrespen hori, 1993ko kale-neurketak eskainitako datuen bidez dator.
Izan ere, datu horiei esker eta lehenengo aldiz, Euskal Herri osoko leku publikoetako erabilpenaren indize erreala lortu ahal izan baitugu.
Datu honek abiapuntu berria eskaintzen digu Euskal Herriko soziolinguistika alorrean.
Euskararen erabileraren leku publikoetako neurketaren datuak azaltzerakoan maiz entzun behar izan ditugu berauen fidagarritasuna zalantzan jartzen zuten iritziak.
Datu soziologikoekiko egon daitekeen mesfidantzaz gain, errealitate sozial bizi eta aldakor baten jasoketa posible ote den zalantzan jartzen dutenen fidakaiztasuna dago joera horren azpian.
Horregatik, behin eta berriz azpimarratu dugu datu hauen baliorik handiena konparagarritasunean datzala:
- Egoera sinkroniko baten erradiografiara hurbiltzen gaituzte, zonalde, neurketaldi eta adin-multzo desberdinen datuak konparatuta.
- Bilakaera diakroniko baten diagnosi zehatza eskaintzen digute, sistematikoki burutzen badira.
Mementuko neurketak egoerara hurbildu ahal izateko elementuak eskaintzen dizkigu, beti ere, akats marjen batzuren barnean, baina benetako balioa diakronian du
EKBk 1989an eta 1993an egindako neurketen konparaketak garbi uzten digu, neurketan errespetatu behar diren baldintza metodologikoak behar bezala betez gero, neurketen fidagarritasuna erabatekoa dela, dagokien azterketa-esparruan.